Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Drayton, Michael

Ingeles poeta (Hartshill, Warwickshire, 1563 - Londres, 1631). Bere lehen obra debekatu bazuten ere (The harmonie of the Church, 1591) gainerakoek oso harrera ona izan zuten: The shepherd’s garland (1593), Idea’s mirror (1594). Polyolbion obran Ingalaterrako konderri guztiak deskribatu zituen. Historia olerkiak ere eman zituen argitara: Matilda (1594) eta Robert, duke of Normandie (1596).