Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Drake, sir Francis

Ingalaterrako itsasgizona (Tavistock, Devonshire, 1540 - Panama, 1596). Espainiaren kolonien aurkako hiru eraso egin ondoren (1570-1572), Hegoaldeko itsasoetara jo zuen, eta Txileko itsasertzak, Perukoak eta Sondako uharteak aurkitu zituen (1577-1580). Ingelesen eta espainiarren arteko guduetan parte hartu zuen, eta «Armada Garaitezin» delakoak Cadizen zituen 18 itsasontzi erre zituen (1587). Almirante orde zen Ingalaterrako armadak Armada Garaitezina garaitu zuenean 1588. urtean.