Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dozetismo

(Gr. dokein, Eusk. «itxura egin»). K.o. II. eta III. mendeetan, Asia Txikian hedatu zen heresia kristaua. Dozetismoaren jarraitzaileen arabera, Kristo, Jaungoikoa izaki, itxuraz baizik ez zen mundu honetan jaio, bizi izan eta hil. Dotrina honek arrakasta izan zuen gnostikoen (Satornil, Marcion, Valentin) eta VI. mendeko monofisiten artean.