Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Doneztebe

Nafarroa ipar-mendebaleko udalerria, Malerreka eskualdekoa (Iruñeko merindadea). Doneztebe-Santesteban du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Sunbilla, ekialdean Bertizarana, mendebalean Elgorriaga, eta hegoaldean Donamaria. Altuera: 123 m. 8,64 km2. 1.297 biztanle ditu (doneztebearrak). Bidasoa ibaia herriaren eskuinaldetik igarotzen da. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 60. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak industria eta zerbitzuak dira.  v  Historia. Antzinatean gotorlekua izan zen. 1497. urtean Katalina eta Joan Albretekoa errege-erreginek Jakako Foruak eman zizkioten Doneztebe herriari.