Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donetz

Sobietar Batasuna zeneko ibaia. 1016 km. Kurskeko eskualdean sortu, Ukrainan barneratu eta Don ibaian isurtzen du bere ura Rostov-Na-Don eskualdean. Ibaiaren behe ibilguan Donetz ibaiak Sobietar Batasuna zeneko mea eta metalurgiahiri handienetakoa den Donbass edo Donetz arroa inguratzen du.