Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Don Juan

edo Don Juan Tenorio. Literaturako pertsonaia, hilei trufa egiten zien eta emakumeak liluratu eta engainatzen zituen. Pertsonaia Espainian sortu zen (Tirso de Molina, El burlador de Sevilla y convidado de piedra, 1625-1630) eta haren izena laster zabaldu zen mendebaleko Europa guztira. Literatura drama eta musika lan ugariren pertsonaia izan da, aipaturiko Tirso de Molinaren obraz gainera (Molièreren Don Juan ou Le Festin de pierre; Lord Byronen Don Juan, an epic satir; José Zorrillaren Don Juan Tenorio; Mozarten Don Giovanni opera; Richard Straussen Don Juan poema sinfonikoa).