Domintxaine-Berroeta
Zuberoako udalerria, Donapaleuko kantonamenduan. Domezaine-Berraute du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Ozaraine-Erribareita eta Espiute (Biarno), ekialdean Etxarri eta Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, mendebalean Arboti-Zohota, Arberatze-Zilhekoa eta Behaskane-Laphizketa. Altuera, 100-120 m bitartekoa. 21,56 km2. 1999ko erroldaren arabera, 487 biztanle ditu (domintxaintarrak; berroetarrak). Domintxaine eta Berroeta herriguneek osatzen dute udalerria. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 71. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. v Historia. XII. mendeko dokumentuetan Domesang izenaz ageri da. Geroagoko dokumentuetan Domezan, Domezayn, Domezaing, Domezahan, Domezay, Domazzanh eta Domeçayn izenak ere erabili izan dira. Domintxaine herriak, Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi eta Ozaraine-Erribareita herriekin batera Domezaingo bic, degarie edo eskualdea osatzen zuen. Domezaingo Jaunak, herrian zegoen gazteluaren jabeak alegia, Zuberoako jaun ahaltsu eta gorenetakoak ziren. Mauleren mendeko kantonamenduko herriburua zen 1790. urtean. Aipaturiko kantonamendua Arüe, Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Jeztaze, Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Ozaraine-Erribareita eta Pagola herriek osatzen zuten.
- dominikar
- doministiku
- domino
- Domintxaine
- Domintxaine
- Domintxaine-Berroeta
- Domiziano, Tito Flavio
- domo
- domotika
- domu santu(ru)
- Domu Santu(ru)