Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

domino

iz. Lauki luze itxurako hogeita zortzi fitxarekin egiten den jokoa.   v  Fitxak atzealdetik beltzak dira eta aurrealdetik zuriak; aurrealdea bi zati karratutan banatuta izaten dute eta karratu bakoitzean 1etik 6ra puntu beltz izaten dituzte edo batere ez. Jokalarien artean fitxak banatu ondoren bakoitzak fitxa bat jarri behar du txanda heltzen zaionean. Fitxak bata bestearen atzean jartzen dira, eta fitxekin osatutako lerroaren albo bakoitzean libre dauden karratuek adina puntu beltz dituen fitxa bat jarri behar du jokalariak. Fitxarik gabe geratzen denak irabazten du jolasa, edo fitxa gehiago jartzeko aukerarik ez dagoenean, eskuan geratu zaizkion fitxetan puntu beltz gutxien duenak.