Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dollfuss, Engelbert

Austriako politikaria (Kirnberg, 1892 - Viena, 1934). Nekazari famili bateko semea zen eta Zuzenbide ikasketak egin zituen. Alpeetako armadan borrokatu eta gero Austria Behereako nekazarien federazioko idazkari nagusi izendatu zuten. Nekazaritza ministroa 1931-1932 urte bitartean, kantzelari izendatu zuten 1932. urtean. Gobernu kristau autoritarioan oinarriturik Austriako estatuaren goitik beherako berrikuntza egiteari ekin zion, Italiako faxisten ereduari jarraituz. 1933an parlamentua indarrik gabe utzi eta nazismoaren aurka (alderdi nazionalsozialista legez kanpo uztea, 1933) eta sozialisten aurka jardun zuen (Vienako langileen aurkako zapalkuntza, 1934) eta gisa horretan Austria gerra zibilaren atarian utzi zuen. Ondoren faxismoan eta Aita Santuen entzikliketan oinarrituriko konstituzioa aldarrikatu zuen. 1934. urteko uztailean hil zuten naziek.