Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dolto, François

Frantses psikoanalista (Paris, 1908 - Paris, 1988). Medikuntzako ikasketak egin ondoren, 1938an barnetegi bat prestatu zuen Sainte-Annen eta han Jacques Lacan ezagutu zuen. Ezagutza hura adiskidetasun handi baten hasiera izan zen: 1953an Psikoanalisiko Frantziako Elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta 1963an Parisko Freuden eskolan sartu zen. Hala ere, Doltok lan originala landu zuen, berak La Cause des enfants (1985, Haurren kausa) esaten zuen gaiari erabat lotua. Analista gisa egin zuen lanaz gainera, hainbat lan egin zituen irakaskuntzan, gizarte alorrean eta komunikabideetan. Bestalde, hainbat lan idatzi zituen: Le Cas Dominique (1971, Dominique kasua), L'Évangile au risque de la psychanalyse (1977, Ebanjelioa psikoanalisiaren arriskuan). 1940an Psychanalyse et pédiatrie tesia idatzi zuenetik Freuden kontzeptuen aplikazioak nabarmendu zituen haurtzaroaren alorrean.