Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dolby, Thomas

Britainiar pop musikaria eta musikagilea (Kairo, 1958). Londres eta Los Angeles artean bizi da. Gaztetan eskola utzi eta pianoa ikasten hasi zen bere kasa. 1980ko hamarkadan, tekno-pop musikaren buruetako bat izatera iritsi zen. 1983an lortu zuen lehen arrakasta She Blinded Me with Science (Zientziaz itsutu ninduen) lanarekin. Rock munduko talde askorekin lan egin du, hala nola Sex Pistols eta The Clash-ekin. Bideogintzan ibili da, eta hainbat musikariren (Joni Mitchell, George Clinton, Little Richard) ekoizle gisa ere jardun du. Hainbat filmen soinu banda ere egin du: Ken Russel-en Gothic (1987), George Lucas-en Howard the Duck (1986). 1992an Headspace enpresa sortu zuen.