Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

DNA probak

Gizaki baten azido desoxirribonukleikoa (DNA) ezagutzeko hondakin organikoak erabiliz egiten diren probak. Proba zientifiko ugarik frogatu dute DNA herentziaren oinarria dela. Hona hemen froga horietako batzuk: zelulen ugalketa prozesuan kromosomak (DNAdun egiturak) bikoiztu egiten dira, nukleo berriei zelula amaren gene berdinak emateko; eragindako mutazioak DNAren egituraren aldaketa batengatik sortzen dira, eta aldatutako zelulen ondorengoek ere aldaketa larriak izatea eragiten du; birus batetik ateratako DNA nahikoa da birus osoa berregiteko. Beraz, DNAren azterketak oso baliagarriak izan daitezke, batez ere zuzenbidean, delitua gertatutako lekuan aurkitzen diren hondakin organikoen bidez gaizkilea atzemateko, edota pertsona baten lotura biologikoa zehazteko.