Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

División Azul

1941. urtetik aurrera, Europako ekialdean, nazien ondoan eta sobietarren aurka, borrokatu zen Espainiako armada taldea. Hartan bilduriko hirurogei mila gizonek Leningradoko setioan hartu zuten parte. Lau mila inguru hil ziren eta 1943. urtean hasi ziren Errusiatik erretiratzen.