Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dirichlet, Peter Gustav

Alemaniar matematikaria (Düren, Prusiako Renania, 1805 - Göttingen, 1859). Bere garaiko matematikari ospetsuenekin izan zituen harremanak. Berlingo eta Göttingengo unibertsitateetako irakasle izan zen 1827. urteaz geroztik. Ospe handia izan zuen diferentzialen, serieen, integral trigonometrikoen eta zenbakien teoriaz eta analisiaz egindako lanengatik.  v  Dirichleten baldintzak. Mat. Funtzio bat 2đ-ko zabalerako serie trigonometriko batean garatzeko behar diren baldintzak.  v  Direchleten hastapen. Eremu itxi batek funtzio harmonikoa du, inguru itxi horretako edozein puntutan aurrez emandako balioa kontuan hartuz.  v  Direchleten eragiketa. Funtzio harmoniko bat mugatzea da, aurrez emandako balioek zehazten duten eremu itxi bateko puntu guztiak hartuz.