Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dirac, Paul Adrien

Fisikari ingelesa (Bristol, 1902 - Tallahassee, 1984). Bristolgo eta Cambridgeko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Oso ezaguna da fisika teorikoan egin zituen lanengatik. Uhin mekanikan erlatibitatearen teoria ezarri zuen eta quantum-en mekanikaren sortzaileetako bat izan zen, mekanika horren ulertzeko modu egoki bat eskainiz (Fermi-Dirac-en estatistika).  v  Fisikako Nobel saria jaso zuen 1933. urtean.