Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dior, Christian

Moda diseinatzaile frantsesa (Granville, 1905 - Montecatini, 1957). Hasieran, Parisko artista taldekoa baitzen, arte galeria bat zabaldu zuen; hark porrot egin zuela eta, modaren munduan sartu zen. 1947an kaleratu zuen «new look» estiloak berehalako arrakasta izan zuen mundu osoan, eta horren ondorioz Frantziako jostunetan lehena izan zen hamar urtez.