Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diop, Cheik Anta

Senegalgo idazle, politikari eta zientzialaria (Diourbel, 1923). Dakarreko laborategi bateko zuzendaria zen garaian, Senegalgo fronte nazionala sortu zuen 1961. urtean. Afrikako kulturaren oinarri nagusiak azaltzen ahalegindu da bere saioetan (Nazio beltzak eta kultura, 1955; Afrika beltzeko kultura batasuna, 1959; Kolonialismoaren aurreko Afrika beltza, 1960; Afrika beltzeko etorkizuneko estatu federalerako kultura, teknika eta industria oinarriak, 1960.