Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dionisio Halikarnasokoa

(Gr. Dionysos) Greziar historialaria (K.a. 60 - K.a. 8). Augustoren garaian bizi izan zen. Erromako Arkeologia obraren egilea (Erromako historia, hiriaren hastapenetatik gerra punikoak bitartean). Estetikari eta gramatikari buruzko hainbat liburu ere idatzi zituen.