Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diofante

(Gr. Diphantos). Alexandriako eskolako greziar matematikaria (K.a. 325 - K.a. 410). Idatzi zuen lanaren zati batzuk baizik ez dira geratu: Poligono zenbakiei buruz tratatuaren zati bat eta, batez ere, bere Arithmetika, aljebra azaltzen duen lehen metodoa. Diofante-ren obrak eragin handia izan zuen arabiarren artean eta, geroago, Errenazimentu garaiko mendebaleko matematikariengan. Laburdurak erabili zituen, eta aljebra modernoko sinbologiaren aitzindari izan zen.