Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dinosauro

iz. Paleont. Era Sekundarioko narrastiei ematen zaien izen orokorra. Goi triasikoan agertu ziren, eta Kretazeoaren bukaeran desagertu. Mota txiki batzuen fosilak ere ageri diren arren, neurri handikoak bide ziren gehienak (30 m luze batzuk). Atzeko hankak aurrekoak baino sendoagoak izaten zituzten. Bi eta lau hankakoak, urekoak edo lehorrekoak, belarjaleak edo haragijaleak, era guztietakoak ziren dinosauroak.