Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dinarko

(Gr. Deinarkhos). Greziar hizlari eta logografoa (Korinto, K.a. 365/360 - Atenas, 291). Agintean zeuden mazedoniarren zerbitzuko hizlaria izan zen eta Demosteren aurkako hitzaldiak idatzi zituen. Estilo eta teknika handiko hizlaria bazen ere, indarra falta zitzaion zenbaitetan.