Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dimitrov, Georgi

Bulgariar politikaria (Kovatchevski, 1882 - Mosku, 1949). Bulgariako diputatu hautatu zuten 1913. urtean eta urte bete geroago Bulgaria, Alemaniarekin bat eginik, gerran sartzearen aurka azaldu zenez gero, espetxeratu egin zuten 1915-1917. urteen bitartean. 1920. urtean Errusiara erbesteratu zen. Han, komunismoko buruetako bat bihurtu zen bai Bulgarian eta bai Alemanian eta Sobietar Batasunean. Berriz ere erbestera jo behar izan zuen eta Alemanian atxilotu zuten naziek 1933. urtean. Hurrengo urtean aske utzi eta Sobietar Batasunera itzuli zen eta, bertako hiritartasuna eskuratu ondoren, Komitern-eko idazkari nagusi izendatu zuten. 1944. urtean Bulgariara itzuli eta monarkia baztertu ondoren Kontseiluko buru hautatu zuten (1946-1949).