Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dilthey, Wilhelm

Alemaniar filosofoa eta historialaria (Biebrich, Renania, 1833 - Seis, Tirol, 1911). Basilea, Kiel, Breslau eta Berlinen izan zen irakasle. Bere filosofian, arrazoiaren gainetik izpirituzko bizitza dagoela azaldu zuen: «giza zientzien eta izadi zientzien metodoa eta helburua desberdinak dira». Sistema filosofikoen sorkuntza aztertu eta filosofiaren historiaz arduratu zen batez ere. Obra nagusiak: Izpirituzko zientzietarako sarrera (1883), Psikologia deskriptibo eta analitikoari buruzko ideiak (1894), Hegelen gaztaroa (1905) eta Mundu historikoaren egituraketa izpirituzko zientzietan (1910).