Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dien Bien Phu

Ipar Vietnamgo herria, ordoki txiki batean dagoena, Laosetik hurbil. v Historia. 1954. urteko martxoaren 13tik maiatzaren 7ra bitartean, borroka latzak gertatu ziren bertan Vietminheko 40.000 mila lagunen eta armada frantsesaren artean. Giap jeneralaren zuzendaritzapean zegoen Vietnamgo Askatasun Frontea garaile gertatu zen. Handik bi hilabetera Genevako hitzarmenak amaiera eman zien Indotxinako lehen gerrari eta frantsesek bertan zuten nagusitasunari.