Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Díaz Bravo, José Vicente

Nafarroako karmeldarra (Tutera, 1708 - itsasoan, 1772). Doktorea teologian, garrantzi handiko karguak izan zituen: Iruñeko Eskolako katedraduna, Iruñeko komentuko priore, Zaragozako Artzapezpikutegiko aztertzaile sinodala, Inkisizioko Ofizio Santuko kalifikatzailea eta Mexikoko Durangoko apezpikua. Mexikoko kontzilioan parte hartu zuen. Espainiara zihola bidean hil zen itsasoan. Idazki nagusiak: Navarra y Memorias históricas de Tudela, El Ayuno Reformado según práctica de la primitiva iglesia, El Confesor instruido en lo que mira a su cómplice, El Penitente mal preguntado, etab.