Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diario de Navarra

Nafarroan argitaratzen den egunkaria. 1903ko otsailean kaleratu zuen lehen alea, José Vicente Berazaluceren zuzendaritzapean. Nafarroako egunkari nagusia da eta batez beste 30.000 ale kaleratzen ditu egunoro. 1931tik aurrera, Hego Euskal Herriko lurraldeak bateratuko lituzkeen autonomia estatuaren aurkako borroka sutsua bideratu zuen, eta 1936ko altxamenduaren alde agertu zen, hasieratik. Nafarroako foruzaleen hurbileko egunkaria da gaur egun.