Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diamond, David

Estatubatuar musikagilea (Rochester, New York, 1915). Bere musika egitura argiagatik eta lirismoagatik da batez ere ezaguna. New Yorken egin zituen ikasketak, estatubatuar musikagile Roger Sessionsekin. Guggenheim saria jaso zuen 1938an. Parisen izan zen gero, ikasketak sakontzen, Nadia Boulanger konposizio irakasle ospetsuarekin. Han Maurice Ravel eta Igor Stravinski ezagutu zituen. Era guztietako konposizio teknikak landu zituen, eta obra diatoniko edo modalak –Rounds (1944), harizko orkestrarako– zein obra dodekafonikoak –The World of Paul Klee (1957)– egin zituen. 1951-1965 bitartean Italian bizi eta lan egin zuen, baina maiz joaten zen Estatu Batuetara eskolak ematera. Horrez gainera, zortzi sinfonia eta ballet, antzerki eta zinemarako musika, hainbat tresnatarako kontzertuak eta ganbera musika idatzi du. 1965az geroztik Manhattango Musika Eskolan egin zuen lan.