Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

desmodontido

izond. Zool. Kiroptero edo saguzar familia bateko kideez esaten da. Saguzar hauek isatsik ez dute; goiko hortzak eta betortzak, berriz, oso handiak. Gauez ibiltzen diren animaliak dira, saguzar gehienak bezala, eta oso isila dute hegada. Eraso egiten dutenean, aurrena zauri txikia egiten diote animaliari eta segidan odola zurrupatzen diote. Hego Ameriketan eta Amerika erdialdean bizi dira. Familia honetakoak dira odola zurrupatuz elikatzen diren banpiroak. Banpiro desmodontidoek tamaina handiko ugaztunei erasotzen diete, eta amorrua kutsatzen dute sarritan.