Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dermis

iz. Anat. Ornodunen epidermisaren azpiko ehun konjuntiboa, larruazalaren barrenaldeko geruza. Epidermisarekin batera azala osatzen du. ik. azal. || Ehun konjuntibo guztiek osagai dituzten gaiez gainera, odol hodiez, zentzumen organoez eta abarrez dago osatuta dermisa; bertan dira izerdi guruinak, seboa eragiten duten guruinak, ilearen sustraiak, ukimen organoak, beroa eta mina antzematekoak, etab.