Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Denizli

Turkiako hego-mendebaleko hiria, izen bereko herrialdeko hiriburua, Gürüksuko ibaitik hurbil. 135.373 biztanle (1980). Merkataritza eta nekazaritza hiri garrantzitsua. Lurrikara bortitzak jasan behar izan zituen XVIII. eta XIX. mendeetan zehar. Denizliko herrialdeak 11.879 km2 eta 603.338 biztanle ditu.