Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Della Porta, Giacomo

Italiar arkitektoa (Erroma, 1540 - Erroma, 1602). Michelangelok bukatu gabe utzi zituen eraikuntza gehienak amaitu zituen: San Pedroko Basilikako kupula, Farneseko jauregiko galeria eta Kontserbadoreen jauregia. Gesú-ko elizako aurrealdea egin zuen Erroman 1575. urtean. Egin zuen eraikuntza zibila nagusia Aldobrandini etxea da, 1598-1604 bitartean egina, Frascatiko herrian.