Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

deklinazio 2

iz. Geogr. Argizagi batera bideratzen den begizpiak ekuatoreko planoarekin osatzen duen angelua. 0°tik 90°tara neurtzen da, eta ipar hemisferioan dauden argizagientzat positiboa da eta hego hemisferiokoentzat negatiboa. v Deklinazio magnetikoa. Lurrazaleko leku batetik igarotzen diren meridiano geografikoak eta meridiano magnetikoak osatzen duten angelua. Ipar polo magnetikoa eta geografikoa ez daude kokaturik leku berean, eta beraz bi meridianoak ere ez datoz bat. XV. mendeko itsasgizonek konturatuta zeuden iparorratzak ez zuela meridianoaren norabidea seinalatzen, eta bi meridianoek eratzen duten angelu horri deitzen zaio deklinazio magnetikoa.