Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Defensor del Pueblo

Nafarroako herritarren eskubide eta interesak administrazio publikoak egin ditzakeen gehiegikeria eta okerkerietatik defenditzen dituen erakundea, EAEko Arartekoaren baliokidea. Nafarroako arartekoaren legea 2000. urteko ekainaren 22an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. EA-EAJk Artekari izena ematea proposatu bazuen ere, azkenean gaztelaniazko deitura soilarekin gelditu zen. Lehenengo erakundeburua 2000. urtearen amaiera aldera hautatzekoa zen.