Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Death Valley

Estatu Batuetako hego-mendebaleko sakonunea, Kaliforniako estatuan, Amargosa eta Panamint mendilerroen artean. Itsas maila baino 86 m beherago dago, eta mendebaldeko hemisferioan dagoen lekurik beherena da: luzera 225 km eta zabalera 40 km. Idortasuna ia erabatekoa da. Parke Nazionala da 1933. urteaz gero.