Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Daudet, Léon

Kazetari eta idazle frantsesa, aurrekoaren semea (Paris, 1868 - Saint-Remy-de-Provence, 1942). La Libre Parole eta, batez ere, L’Action française aldizkarietako lankidea izan zen. Diputatua izan zen 1919-1924 bitarteko urteetan. Bere eleberri pornografikoek arrakasta txikia izan bazuten ere, Daudet oso ospetsu bihurtu zen aipaturiko aldizkarietan idazten zituen politikari buruzko artikuluengatik. Antisemita zen eta sutsuki aldezten zituen integrismoaren ideiak. Atxilotu egin zuten 1927. urtean zenbait artikulu iraingarri idazteagatik, eta espetxeratu egin zuten, baina Belgikara ihes egitea lortu zuen urte berean. Handik bi urtera amnistia baten bitartez itzuli ahal izan zuen Frantziara. Obra nagusiak: Le stupide XIX siècle (1922, XIX. mende ergela), Charles Maurras et son temps (1928, Charles Maurras eta bere garaia), Ecrivains et artistes (1929, Idazle eta artistak), Quand vivait mon père (1940, Aita bizi zenean).