Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Darwin, George Howard

Astronomo ingelesa (Kent, 1845 - Cambridge, 1912). Charles Darwinen bigarren semea. Irakasle izan zen Cambridgeko unibertsitatean. Berak proposatu zuen Ilargia Lurretik askatu eta satelite bihurtu aurretik Lurraren parte bat zela dioen teoria. Laplace-ren eta Lord Kelvin-en metodoetan oinarri hartuta garrantzi handiko ikerketak egin zituen itsasaldiei buruz (1884an argitaratuak). Berak aztertu zuen Eguzkia-Lurra-Ilargia sistemaren teoria, matematika analisiak eta teoria geofisikoak kontuan hartuta.