Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Darfur

edo Dar Fur. (Arab. fur-en herria) Sudan mendebaleko herrialdea, Libia, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren artean. 496.371 km2 eta 2.496.000 biztanle. Hiriburua: El Fasher (30.000 biztanle.). Eskualde menditsua da erdialde eta mendebalean (Gebel Marra, 3.088 m). Laboreak eta datilak. Bertan fur-ak bizi dira, islamiar beltzak. v Historia. Berberiar erreinua izan zen XVI. mendera bitartean. 1874. urtean Egiptoren mende geratu zen. XVIII. mendean oparotasun handia izan zuen eskualde honek.