Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dandy

iz. XIX. mendearen lehen laurdenean Britainia Handian gizarte maila goreneko gazteen artean izan zen talde bateko kidea; talde horrek eragin handia izan zuen gustu kontu guztietan, eta batez ere janzteari zegozkionetan. Dandyen higikundea, hasieran, moda estetiko hutsa izan bazen ere, gerora jarrera orokorrago bihurtu zen, bizitzari buruzko filosofia alegia. Bilakaera horretan eskua izan zuten, besteak beste, George Brummell-ek, lord Byron-ek, Orsay Kondeak, Baudelaire-k eta Oscar Wildek.