Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dal Älv

Suediako ibaia (540 km), Norvegiako mugan jaio eta Bothniako golkoan itsasoratzen dena. Goiko partean Väster Dal älv eta Öster Dal älv (Dal ekialdekoa eta Dal mendebalekoa) ibaiadarrak elkartu eta Dal Älv ibaia eratzen dute. Ibai honek ur-jauzi asko ditu bere ibilbidean zehar, eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira.