Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Daguerre, Louis Jacques Mandé

Frantses asmatzailea, euskalduna jatorriz (Cormeilles-en-Parisis, 1789 - Bry-sur-Marne, 1851). Antzerkirako eszenografia lan ugari egin zituen eta diorama asmatu zuen 1822. urtean; dekoratuak erakargarriagoak izan zitezen eszenografian benetako gauzak erabiltzen hasi zen, berariaz egindako gezurrezkoekin batera. 1829an argazkigintzaren asmatzailea zen Niepce-rekin elkartu zen harekin ikerketa lanetan aritzeko. Niepce hildakoan, Daguerrek irudiak errebelatzeko (1835) eta finkatzeko (1837) bidea ematen zuten prozedurak aurkitu zituen. Berak asmaturiko tresnari egilearen izena jarri zion Frantziako gobernuak. ik. dagerrotipo.