Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Church, Alonzo

Estatu Batuetako logikari eta matematikaria (Washington, 1903 - Hudson, 1995). Matematika irakaslea izan zen Princenton-go unibertsitatean (1947-1961). Sistema baten formulazio mugak (sintaktikoak) ikertu ditu bereziki eta, predikatuen kalkulu logikoari dagokionez, sistemako proposizio orok ez duela eratorketa logikorako biderik frogatu du. Lan nagusiak: Zenbaki oinarrizkoen teoriaren arazo konponezin bat (1936), Zentzuaren eta denotazioaren logikaz (1954), Logika matematikoa (1956).