Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chueca Intxusta, Josu

Nafar irakasle eta ikertzailea (Lerin, 1956). Geografia eta Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean 1981ean, eta doktorea unibertsitate berean 1994an. Egun, Gizarte Zientziak eta Informazio Fakultateko irakaslea da. Instituto de Historia Gerónimo de Ustarizeko kidea eta Boletín de Ustarizeko idazketa batzordekoa. Kultura ministerioak saritu zuen 1985ean Viaje por el Camino de Santiago, tras los pasos de Aymeric Picaud lanagatik, eta 1986an Pirineos, una montaña, una historia izenburukoagatik. Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia saileko lehendakaria da 1996. urteaz geroztik. Kaleratu dituen lanen artean daude: José Agerre Euskaltzale eta Abertzale baten oroimenez (1989), Mujeres antifranquistas en la retaguardia nacional, el caso de Navarra (1989) eta Comunicación, cultura y política durante la II República y la Guerra Civil (1991), besteak beste.