Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chippendale, Thomas

Zurgin ingelesa (Otley, Yorkshire, 1718 - Londres, 1779). Grabatuei buruz idatzi zuen liburua Ingalaterran inoiz argitaraturiko altzari marrazkien bilduma nagusia da (The Gentleman’s and Cabinet Maker’s Director, 1759-1762) v Chippendale estiloa. Thomas Chippendalek sorturiko altzari estiloen multzoa, XVIII. mendearen bukaeran boladan egon zena. Hiru iturburu nagusi ditu estilo honek: gotikoa, rokokoa eta Txinakoa. Chippendalek trebezia aparta erakutsi zuen hiru estiko horiek harmoniaz elkartzean. Oraindik ere, haren altzariak biziak eta dotoreak dira.