Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chemetov, Paul

Arkitekto frantsesa (Paris, 1928). Borja Huidovro arkitekto txiletarrarekin elkarlanean hasi zenean (1983) bihurtu zen ospetsu. Ezagunak ditu, besteak beste, Tunisiako Hammamet antzokia, New Delhiko frantses enbaxada, Parisko Les Hallesko lurpeko galeriak, Frantziako Finantza ministerioko eraikin berria, Galerie de l’Évolutioneko proiektua eta Evreuxko Mediateka.