Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chasseurs Basques

(«Euskaldun Xaxurrak» deituak). Inperioaren garaiko gerretan (1792-1795), Frantziako Armadak Pirinioetako mugak zaintzeko antolatu zuen euskal errejimentua. Harispe kapitainaren agindupean zeuden, eta nolabaiteko autonomia gorde zuten armada frantsesaren aurrean, Napoleonek Errusiako ekinaldira igorri zituen arte.