Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Châlons-sur-Marne

Frantzia iparraldeko prefetura hiria (Marne). 55.079 biztanle. Saint-Étienne katedrala (XIII. m.), dorre erromanikoa (XII m.) eta XVI. mendeko beirategiak; XI. eta XIV. mende bitarteko elizak; XVIII. mendeko udaletxea. Apezpikutegia. Merkataritza eta industria hiria. v Historia. Châlons inguruko Catalaunum hiri galo-erromatarrean garaitu zituzten Atilaren osteak 451. urtean. Châlons izan zen Xanpaina lurraldeko gobernu hiria.