Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cournand, André Frédéric

Estatubatuar sendagilea, frantsesa jatorriz (Paris, 1895 - Great Barrington, 1988). 1930. urtean graduatu zen medikuntzan, Parisko Unibertsitatean, eta New Yorkeko Bellevue erietxean osatu zituen Parisen egindako ikasketak. New Yorken ikasten ari zela ezagutu zuen Richards, bihotzeko eta biriketako gorabeheren ikerketan lankide izan zuena. 1941. urtean amerikar hiritartasuna hartu zuen Cournandek. 1934-1964 bitartean New Yorkeko Sendagile eta Kirurgialarien Eskolan lan egin zuen, medikuntza irakasle gisa 1951. urtetik aurrera. 1956an medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen, Dickinson Woodruff Richardsekin eta Werner Forssmannekin batera, bihotzaren barne funtzionamenduari eta odolaren zirkulazio sisteman gertatzen diren aldaketa patologikoei buruz egindako ikerketengatik.