Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corrigan, Mairead

Irlandar bakezalea (Belfast, 1944). 1976ko abuztuan sortu zen Bakearen aldeko Emakumeen Mugimenduan egindako lanagatik Bakearen Nobel saria eman zioten 1976. urtean B. Williams-ekin batera. Ipar Irlandako errepublika zaleek salatu egin zuten, ordea, erakunde horren egitekoa, britainiar zerbitzu sekretuekin zerikusirik zuelakoan.