Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coromines i Vigneaux, Joan

Filologo katalana (Barcelona, 1905 - Pineda de Mar, 1997). Pere Corominesen semea. Pompeu Fabra eta Menéndez Pidalen ikasle izan zen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakasle izan zen Gerra Zibila amaitu zen arte. Gerra ondoren Argentinara jo zuen eta 1946. urtean Chicagon jarri zen bizitzen. Arango hiztegiari buruz egin zuen doktoretza tesia 1931. urtean. 1954an Gaztelaniaren hiztegi etimologiko kritikoa eman zuen, eta 1980tik aurrera Katalanaren hiztegi etimologiko eta osagarria, bere obrarik garrantzizkoena. Bizitzako azken urteetan Kataluniako Letren Ohorezko saria (1984) eta Espainiako Letren Sari Nazionala (1989) jaso zituen, besteak beste.