Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coloradoko ordokiak

Goi-ordokiez osaturiko lurraldea, Rocky Mountains (ekialdean) eta Wasatch (mendebalean) mendien artean dagoena. Coloradoko ordokiak Utah, Arizona eta Mexiko Berria estatuetan zabaltzen dira. Oso lurralde lehorra da, Colorado ibaia bertatik igarotzen bada ere. Hoover Dam urtegi handiari esker lortu da nekazari lurraldeak ureztatzeko ura. Turismogune garrantzitsua (Grand Canyon).